Eskolak bakarrik ezin badu... Zer eta nola egin behar dugu udalerrian hobeto 16 urte bitartekoentzat hizkuntza politika egokia antolatzeko? izenburupean, udaletako Euskara zerbitzuen aurtengo topaketen "helburu nagusia" izango da adin tarte horretako neska-mutilentzat "hizkuntza politika egokia antolatzeko jarraibideak" ematea. Izena emateko epea maiatzaren 3ra arte egongo da irekita, eta aurtengo aldia aurrez aurre (Manuel Lekuona Kultur Etxean, maiatzaren 12an eta 13an) zein sarean jarraitu ahalko dute partaideek