Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko du Kukukak aurten ere, baina ez hilaren 27an, bezperan baizik. Hauxe da egitaraua:
- Sasoetako gimnasioan, 10:00etatik 11:30era, familientzako antzerki tailerra. Parte hartu nahi dutenek 655 84 73 45 telefonora dei edo kukuka@kukuka.eus helbide elektronikora idatz dezakete.
- Okendo plazan, 12:00etan, haurrentzako antzerkia. Patata Tropikala antzerki laborategiak Pirata Garrapataren abenturak antzeztuko du.
- Jalgi kafe antzokian, 18:30ean, bakarrizketa. Bea Egizabal umoristak Magma mia! ikuskizuna emango du.