Hilaren 27a izango da Antzerkiaren Nazioarteko Eguna, igandea, baina ospakizunak bezperara aurreratu ditu Kukuka Antzerki Ta Dantza Eskolak. Hauxe da larunbaterako prestatu duen egitaraua:
- Sasoetako gimnasioan, 10:00etatik 11:30era, familientzako antzerki tailerra. Parte hartu nahi dutenek 655 84 73 45 telefonora dei edo kukuka@kukuka.eus helbide elektronikora idatz dezakete.
- Okendo plazan, 12:00etan, haurrentzako antzerkia. Patata Tropikala antzerki laborategiak Pirata Garrapataren abenturak antzeztuko du.
- Jalgi kafe antzokian, 18:30ean, bakarrizketa. Bea Egizabal umoristak Magma mia! ikuskizuna emango du. Helduei zuzendutako emanaldia da.
Lasarte-Oriako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatu du egitasmoa Kukukak. Aurtengoa zazpigarren aldia izango da.
