Elkarretaratzea deitu du gaurko Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria taldeak. Espainiako Gobernuak iragan ostiralean egindako adierazpen batzuen harira etorri da deialdia. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak azaldu du Mendebaldeko Sahara Marokoko eremu autonomo bihurtzea dela Sahara eta Maroko arteko gatazka gainditzeko aukera "errealistena". Mendebaldeko Saharako Errepublika Demokratikoak eta Fronte Polisarioak deitoratu egin dute Espainiako Gobernuaren jarrera.
Okendon batzeko deia egin diete lasarteoriatarrei, 19:00etan.