COVID-19

Azken lau egunetan 24 kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 21a, 12:34

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak martxoaren 17tik 20ra arteko datu epidemiologikoak argitaratu dituzte. Tarte horretan 30 kutsatze diagnostikatu dituzte herrian, eta azken hamalau egunetan, 106. Intzidentzia tasa metatua 556,58 da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 5.837 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120

Eskualdeko sei udalerrietan 94 positibo detektatu dituzte martxoaren 17tik 20ra: 31 Hernanin, 24 Lasarte-Orian, hemezortzi Andoainen, zortzi Urnietan, zazpi Usurbilen eta sei Astigarragan.