Astelehenean hasiko dira Jaizkibel plazako etxabeak eraisten

Txintxarri Aldizkaria 2022ko martxoaren 19a

Udalak ezagutarazi du obrek zazpi hilabete inguru iraungo dituztela. Jaizkibel plazako 3. zenbakiko etxabeak eraisten hasiko dira, eta amaitu bitartean, Adarra kale eta Jaizkibel plaza arteko arkupea itxiko dute. Lanen helburua da etxebizitza horien pasabideen argiztapena hobetzea, oinezkoentzat seguruagoak izan daitezen.

Etxabeak botatzeko lanek Jaizkibel 2 eta 4 eta Adarra 1 zenbakiei nahiz Buruntza kaleko garajeei eragingo diela zehaztu du udalak. Azpimarratu du eraisteak "modu mailakatuan" egingo dituela: "Lehenengoarekin amaitzean ekingo diogu bigarrenari, eta hirugarrenari gero". Obrak Jaizubia Obras y Servicios enpresari esleitu dizkio, 1.141.809 eurotan.