Errugbiaz gozatzeko aukera berria izango dugu asteburuan Lasarte-Orian. Bihar 15:00etatik aurrera, Euskal Ligako Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak-Menditarrak BRT neurketa lehiatuko da. Baztaneko taldea sailapeneko buru da eta ez du partidarik galdu. Beraz, partida zaila izango du talde beltzak. Bestalde, Ohorezko B Mailako taldeak ere partida garrantzitsua jokatuko du Universitario Bilboren aurka; jaitsierako postu bat dago jokoan. Zarauzko taldea zazpigarren da sailkapenean (jaitsierako postua); Bilboko taldea, berriz, seigarren postuan da. Bien arteko aldea bost puntukoa da bakarrik. Partidaren emaitzaren arabera, postuak alda daitezke eta Gesalaga Okelan Zarautz taldea jaitsierako postuetatik aterako litzateke.