Herritarrak duatloi denboraldian murgilduta daude

Txintxarri Aldizkaria 2022ko martxoaren 17a

Trinko Triatloi taldeko kideak, Eibar zein Añorgako triatloian parte hartzen. Arg.: Trinko

Añorga, Erandio, Eibar zein Amorebieta-Etxano. Bakarka edo taldekako erlojupeko duatloia. Azken asteetan Trinko taldeko kideak zein herriko triatletak. Añorgako Duatloian, esate baterako, Maria Mendibe Palomo herritarra (1.26.16) eta Trinkoko kide Itsaso Tolosa Larrañaga (1.27.38) laugarren eta bosgarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. Mendibe, gainera, beterano mailako lehena izan zen. 23 urtez azpiko zein mailako lehen postuetan ere herriko ordezkariak izan ziren. Gazteen mailan Ibai Izagirre Agote herritarra (1.17.31) bigarren izan zen eta Trinkoko Iñaki Urchueguia Nuñez (1.28.29) laugarren. Beteranoetan bi maila desberdindu ziren eta 1. mailan, Trinkoko Imanol Arteaga Aizbitarte (1.21.23) bosgarren izan zen; 2. mailan, berriz,  hirugarren izan zen talde kide Mikel Izagirre Aramendi.