Barrikotea berreskuratu du Semblante Andaluz elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko martxoaren 17a

Hiru urte eta gero, sagardotegi bilakatuko da Semblante Andaluz elkartearen egoitza datorren asteko ostiralean, hilak 25. Ohiko menua emango die herritarrei, 30 euroren truke. Aforoa 80 pertsonakoa izango dela zehaztu dute. 

Andaluziako ohiturak herrian errotzeko lanean ari den Semblante Andaluz elkarteak 30 urte bete ditu aurten, eta hori ospatzeko, besteak beste, barrikotea egingo du datorren asteko ostiralean, hiru urte eta gero. Hau izango da lasarteoriatarrek 30 euroren truke dastatuko duten menua: bakailao tortilla; bakailao frijitua piperrekin; txuleta; gazta, irasagarra eta intxaurrak; eta kafea.