Herritarrak ederki Udaberri lasterketan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko martxoaren 16a

Raul Gomez Margallo eta Maite Salazar Badiola, Udaberri lasterketan lehian. Arg.: Javier Zatarain

Udaberriko lasterketak lehiatu zen, hilaren 13an, Donostian. Hainbat herritar izan ziren lehian. Senpere Trailen ere herriko LOTMEko ordezkaritza izan zen

Mila bat korrikalarik parte hartu zuten Donostiako 10 kilometroko proban eta horien artean lasarteoriatarrak izan ziren.

Raul Gomez Margallo (32.28) eta Maite Salazar Badiola (41.19) izan ziren herritarren artean lehenak helmuga igarotzen. Sailkapen orokorrean zortzigarren eta bederatzigarren izan ziren, hurrenez hurren. Alabaina, Gomez Margallo VET45 mailako lehena izan zen eta Salazar Badiola, berriz, laugarren senior mailan.

Senpere Trail 
Ez zen egun horretan lastertu zen proba bakarra izan. Senpere Trail Mendi lasterketa ere antolatu zen. 21,5 km. eta 1.050 metroko desnibel positiboko proban Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteko Mertxe Casas Sanchezek parte hartu zuen. Helmugan 3.12.17 denbora egin eta master mailako 3. postua eskuratu zuen.

LOTMEko kide Mertxe Casas Sanchez, proba amaitzean. Arg.: LOTME