Nerabeen emozioez jardungo da gaur Donna Apellaniz, Oriarte Landaberrin, 18:00etan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 15a, 12:57
Oriarte Landaberri eraikina, kanpotik ikusita.

Donna Apellaniz adituak Emozioen garrantzia familian: nola zaindu seme-alaben emozioak hitzaldia emango du gaur Oriarte institutuko Landaberri eraikinean, 18:00etatik aurrera. Seme-alaba nerabeak dituzten gurasoei zuzenduta dago egitasmoa: herriko hiru guraso elkarteek, Lasarte-Oriako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu dute.