Hilaren 13an, Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan lurraldeko kadete mailako kirolariak bildu ziren Gipuzkoako txapelketan parte hartzeko eta horien artean izan ziren LOKEko hiru ordezkari: Aitor Santos (73 kilo azpiko maila), Unai Guisado (60 kilo azpiko maila) eta Iker Izquierdo (55 kilo azpiko maila).
Hiruren artean, Guisadok lortu zuen emaitzarik onena. Herritarrak hiru borrokari egin zien aurre finalera iritsi baino lehen. Azken saioan, ordea, ihes egin zion urrezko dominak
Santosek eta Izquierdok, berriz, bi norgehiagoka egin zituzten. Final-laurdenetako borrokan kalean geratu ostean, bigarren aukerako lehen saioan ere kanporatuak izan ziren. "Lehen urteko kadeteak dira eta ez dute zorterik izan," nabarmendu du Gorka Aristegi entrenatzaileak.
Kadete mailako judoken hurrengo hitzordua apirilaren 2an izango da. Gasteizko Arriaga Kiroldegian Euskadiko txapelketa lehiatuko da.