Aurtengo uda Euskal Herrian igaro ahal izango dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko martxoaren 15a

Saharako haurrek uda Euskal Herrian igarotzeko aukera izango dute aurten. Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, bi urtez etenda egon da Oporrak Bakean programa, baina itzulera iragarri dute antolatzaileek. 

Aurten bai! Aurten elkartuko gara leloa aukeratu dute 2022ko kanpaina aurkezteko, eta deia luzatu diete familiei egitasmoan parte hartu eta errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren Saharako haurrak (8 eta 12 urte bitartekoak) hartzeko. Interesa duten herritarrak, Lasarte-Oriako Gizarte Zerbitzuen sailarekin jarri behar dira harremanetan martxoaren 21a baino lehen, hala iragarri du udalak. Horretarako 943-37 61 79 telefono zenbakia edo gizartez@lasarteoria.eus helbidea jarri dituzte eskuragarri.