Aurizberriko plazan egin zieten ongietorria Nafarroako mendialdera joan ziren bi koruei. Goizean bertako euskararen eta euskal kulturaren berreskuratze prozesuaren berri izan zuten, biztanleria galerari buruz herrigintzatik egiten ari diren ekimena ezagutu eta bertako biztanleen erronka eta ametsen berri izan. Irati irrati lokaleko eta AEK-ko kideek azaldu zieten hori guztia. Ondoren, kalejira egin zuten herrian barrena, txistulariekin eta zenbait familiarekin batera.
Arratsalderako indarrak hartzeko, Aurizberriko produktuekin prestatutako menua dastatu zuten, giro ederrean, bazkari herrikoian. Kontzertua elizan egin zuten, eta arestian aipatutako lau koruek parte hartu zuten, eta baita Porrotx pailazoak ere. Nafarroako ereserkia abestuz itxi zuten emanaldia. Elkar agurtu aurretik, berriz ere elkartzekotan geratu ziren partaideak, eta "poz-pozik" itzuli ziren Xumelako kideak Lasarte-Oriara: "Oztopo guztien gainetik, herri bat osatzen dugula ospatu dugu, beste behin".
