Lasarte-Oriako Udalak gaurtik hasi eta maiatzaren 6ra arte kobratuko ditu Ibilgailuen Gaineko Zergak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko martxoaren 14a

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi duenez, Ibilgailuen Gaineko Zergak kobratzeko epea ireki du gaur, eta maiatzaren 6an bukatuko da, ostiralarekin. Ordainagiria helbideratuta duten herritarrei apirilaren 19an kobratuko die tasa hori. Saldorik ez balute izango kontu korrontean, bigarren aldiz saiatuko lirateke azken kobrantza egunean, maiatzaren 6an.

Printzipioz, tasa horren kobraketak martxoaren 1ean hasi behar zituen udalak, baina epea geroratzea erabaki zuen, pandemia tarteko. "Gipuzkoako Trafiko Buruzagitza Probintzialak esan zigun omikron aldaerak atzeratu egingo zuela errolda egiteko beharrekoa den informazioaren bidalketa".