Sareetan korapilaturik

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 12a, 18:58

Borobil Teatroak Narcis@ haur antzezlanaren emanaldia egin du larunbat arratsaldean kultur etxeko auditorioan. Sare sozialek eta sakelako telefonoek egunerokoan duten eraginaz hausnartzeko obra.

Peru mutil gazte bat da. Lagun bakarra du, Maialen, eta ikaskideek baztertu egiten dute. Bere urtebetetze festara guztiak gonbidatu arren, Maialen besterik ez da joango. Gurasoek smartphone bat oparituko diote eta une horretatik aurrera bere bizitza goitikbehera aldatuko da.

Sare sozialek beste norbait izateko aukera ematen diote eta Narciso izatea erabakiko du, bera ez den guztia izateko. Hala, bizitza errealean jaramonik egiten ez diotenak jarraitzaile izango ditu eta gero eta gehiago biziko da sakelakoari begira, bere egiazko harremanak kaltetzeraino.