Covid19aren pandemiaren ondorioz, azken bi urteetan Lasarte-Oriako Squash txapelketa soziala ezin izan da antolatu. Osasun-egoeran hobekuntza dela eta, hogeita hamabigarren Squash txapelketa soziala martxan jarri duela jakitera eman du Udalak. 2022ko apirilaren 4tik ekaina erdialdera arte lehiatuko dira partidak Maialen Chourraut kiroldegian. Parte hartzeko asmoa duten kirolariek martxoaren 25a arteko epea dute Kiroldegiko kafetegian izena emateko. Inskripzioaren prezioa udal kiroldegiko bazkideentzat 11 eurokoa da. Parte-hartzaileek 14 urte baino gehiago izan behar dutela nabarmendu dute antolatzaileek.