LOKEko gimnastek bi hitzordu garrantzitsu izango dituzte asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko martxoaren 11

Gimnastikako taldeen erakustaldia. Artxiboko argazkia

LOKEko gimnastek Amateur txapelketako bigarren fasea eta Udaberri txapelketako lehen saioa jokatuko dituzte asteburuan

Amateur txapelketan Gipuzkoako txapelketarako sailkapena izango dute jokoan herriko taldeko gimnastek. Bergarako Labegaraieta kiroldegian. Banaka zein taldeka lehiatuko dira. Hauek dira LOKEko ordezkariak eta lan egingo duten tresna:

Banaka Bikoteak Taldeka
Garazi Gomez (Senior A) - Zinta Yoana Reyes (Jubenil B) - Mazoak Kadete B - Uztaiak eta pilotak
Paula Martinez (Senior B) - Zinta Maria Polina (Jubenil B) - Mazoak  
Miriam Prieto (Jubenil A) - Mazoak Erika Tejero (Kadete B) - Mazoak  
Ambar Rodriguez (Jubenil B) - Mazoak    
Aitana Molano (Kadete B) - Mazoak    

Bestetik, taldeka egiten den Udaberri txapelketako lehen saioa izango dute, igandean Donostiako Carmelo Balda kiroldegian. LOKEko zein eskolarteko mailako taldeek parte hartuko dute honako maila eta tresnekin:

  • Alebin  Maila - Esku libre eta pilotak:
    • Ekintza 1
    • Ekintza 2
    • Sasoeta
  • Infantil Maila - Uztaiak-
    • LOKE CM
    • LOKE CP1
    • LOKE CP2
  • Kadete Maila - Uztaiak eta pilotak
    • LOKE