LOTMEk webgunea berritu du

Txintxarri Aldizkaria 2022ko martxoaren 14a

Arg.: LOTME

Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteak www.lasarteoriatrail.com orrialdea berritu du. Taldearen eta Mendi Festaren gainean informazio ugari eskaintzeaz gain, urtez urte lantzen dituzten proiektuen atala eta LOTMEren produktuak erosteko denda ere gehitu dute

Era berean, leku berezi bat egin diete urteko ibilbideei eta aurtengo lehen irteera apirilaren 3an izango dela jakinarazi du taldeak, Leitzara. Zehazki, Besabitik atera eta Urepelera dagoen mendi lerroa (Onddo, Azketa, Etzala, Mandoegui) jarraituz, 22 kilometroko bidea egingo dute parte-hartzaileek. Guztira, 1.200 metroko desnibel positiboa du zeharkaldiak. Plaza mugatuak dira eta izena ematea LOTMEko webgunean bertan edo 623 03 03 73 WhatsApp zenbakian egin daiteke. Informazio gehiago eskuragarri dago mendi elkarteko gunean.