Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko dute gaur Xirimiri elkartean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko martxoaren 11

Euskal Herriko XIII. Mus Txapelketa iritsi da Lasarte-Oriara ere. Gure herriko kanporaketa datorren asteko gaur izango da, hilak 11, Xirimiri elkartean, 22:00etatik aurrera. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar ditu parte hartzeko. Finala irabazten duena Gipuzkoako fasera sailkatuko da. Herrialdeko kanporaketak hilaren 26an eta 27an jokatuko dituzte, eta final handia, apirilaren 9an, Baigorrin (Behe Nafarroa). 

Euskal Herriko Mus Federazioak antolatzen du txapelketa, urtero. Sariak ez dira nolanahikoak: final handia irabazten duen bikoteak, esaterako, 3.000 euro poltsikoratuko ditu, eta lau lagunentzako bidaia irabazi, Karibera. Informazio gehiago, federazioaren webgunean.