Borobil Teatroa konpainiak Narzis@ lana antzeztuko du Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan bihar, 17:00etan. Haurrentzako emanaldia da, eta sarrerek 4 euro balio dute. Protagonistak Pedro izena du, eta 12 urte bete berri ditu. Gurasoek sakelako telefono adimendun bat oparitu diote, eta unibertso digitala deskubrituko du nerabeak. Tentagarria da berarentzat, berehala ohartuko delako bertan posible duela lagunak egitea, mundu errealean ez bezala. Narziso izeneko profila sortuko du horretarako.