ESKUALDEA

'Petite Maman': laguntasunaren garrantzia

Txintxarri Aldizkaria 2022ko martxoaren 11

'Petite Maman' filma proiektatuko dute igande honetan, kultur etxean, 19:30ean.

Asteburu honetan bi pelikula proiektatuko dituzte Lasarte-Orian, igandean: Tximinoen izarra eta Petite Maman. 17:30ean eta 19:00etan izango dira emanaldiak, haurrentzat eta helduentzat, hurrenez hurren. Eskualdeko beste zenbait aretotan ere ikus-entzunezkoz lepo dituzte kartelerak.

Astebururako proposamena: 'Petit Maman'

Nelly izeneko 8 urteko neskato bat (Josephine Sanz) hil berri den amonaren etxera joan da, gurasoekin batera, bertako tresna, altzari eta bestelakoak hartzera. Lan hori egin bitartean, inguruko basora txangoak egiten hasiko da haurra, eta adin bereko neska bat ezagutuko du: berehala egingo dira lagun min, eta abentura politak biziko dituzte. Egurrezko txabola bat eraiki, eta sekretu zirraragarri bat deskubrituko dute.

Donostiako 69. Zinemaldiko Perlak atalean eman zuten Celine Sciamma zuzendariaren pelikula, eta kritikak, oro har, oso ongi baloratu du. Lasarte-Oriako Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira prestatu duen egitarauaren barruko jarduera da.

Eskualdeko kartelera

Andoain, Bastero

  • Martxoak 12, larunbata: Un monde, 19:30ean eta 22:00etan.
  • Martxoak 14, astelehena: Un monde, 19:30ean eta 22:00etan.

Lasarte-Oria, Manuel Lekuona

  • Martxoak 13, igandea: Tximinoen izarra, 17:00etan.
  • Martxoak 13, igandea: Petite Maman, 19:30ean.

Usurbil, Cinesa

Filma Egunak Orduak
The Batman Martxoak 11, 12 eta 13 12:05, 16:00, 17:00, 18:00, 19:10, 20:00, 21:00, 22:00, 23:00.
Uncharted Martxoak 11, 12 eta 13 12:15, 16:05, 18:55, 21:45.
Canta 2 Martxoak 11, 12 eta 13 12:10, 17:50
Cyrano Martxoak 11, 12 eta 13 15:50, 18:45, 21:40
Malnazidos Martxoak 11, 12 eta 13 16:40, 19:15, 20:45, 21:40, 23:00.
Ainbo: La Guerrera del Amazonas Martxoak 11, 12 eta 13 12:05, 15:45
Harry Potter Y Las Reliquias de la Muerte I Martxoak 11, 12 eta 13 12:05, 15:45
Spider-Man: No Way Home Martxoak 12 eta 13 12:05