Martxoko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur arratsaldean, 18:30etik aurrera

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 10a, 10:00

Gaur arratsaldean batzartuko da udal korporazioa, hilabeteroko ohiko saioa egiteko. Gai zerrenda ohi baino luzeagoa da. Jorratuko dituztenen artean dago oposizioko alderdiek aurkeztuko duten mozioa: udalari eskatuko diote berdintasun teknikari postua eta saila sortzeko. 

Hauek dira 18:30ean hasiko den bilkuran eztabaidatuko dituztenak:

  1. 2022ko otsailaren 10ean egindako udalbatzarraren akta onartzea.
  2. Lasarte-Oriako udalerrian ostalaritzako jardueraren osagarri diren mahai eta terrazei buruzko ordenantzaren hasierako onarpena: horiek jartzeko jabari eta erabilera publikoko lurzoruaren okupazioa arautzen du.
  3. A.35 Zabaleta Berri HIEren plan partzialaren aldaketa, a.3.2.1, a.3.2.2. eta a.4.4. lurzatiei buruzkoa, behin betiko onartzea.
  4. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmen bat sinatzea onartzea, 2021-2023 aldirako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua finantzatzeko.
  5. Kreditu gehigarrien bidez, kredituak aldatzeko 2022/1 dosierra onestea.
  6. Bozeramaileen batzordeak hartutako erabakiaren berri ematea: Ukrainiako inbasioari buruzko adierazpen instituzionala.
  7. Alkatetzaren proposamena: Gipuzkoako Bide Berdeak egitasmoari babesa ematea. Gipuzkoako Foru Aldundiarena da, eta turismoa sustatzeko zein garatzeko helburua du.
  8. EH Bildu, EAJ-PNV eta ELOP udal taldeek aurkeztutako mozioa: Berdintasun teknikari postua sortzeko.
  9. EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: Plazaolako bide berdea Lasarte-Orian burutzea.
  10. Galderak eta erreguak.

Presentzialki ez ezik, posible da gaurko saioa telematikoki jarraitzea, esteka honetan.