Era honetara, partida irabazitzat eman eta puntuak herritarrentzat izan dira. Sailkapeneko lehen postua eskuratu eta martxoaren 27an jokatuko den finalaren zain daude jubenilak.
Jose Felix Solano entrenatzailearen hitzetan, pena da partida ezin jokatu izana. "Lau aste egongo dira jokatu gabe. Partida hori ongi zetorkigun tentsioa mantentzeko. Entrenamenduekin bakarrik prestatu beharko dugu finala".
Bien bitartean, hilaren 20an, Aretxabaleta 1 eta Hernaniren arteko norgehiagokari begira egongo dira Intzako kideak; bertan erabakiko da finaleko aurkaria.