Trukelandia egitasmoan izena emateko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko martxoaren 9a

Familiek primeran pasa zuten martxoaren 1eko aurkezpen ekitaldian.

Ttakun Kultur Elkartearen eta Lasarte-Oriako Udalaren Gurasolandia egitasmoan parte hartzen ari diren gurasoek saio berezi bat egingo dute hilabetean behin, Trukelandia izenekoa, ezagutzak partekatzeko. Antolatzaileek gogoratu dute izena emateko epea irekita dagoela hilaren 15era arte: WhatsApp mezu bat bidali beharko dute interesa dutenek, 695 78 53 89 zenbakira.

Egitasmoaren izenak dioen moduan, esperientziak trukatzea da helburua, hilabetean behin, Gurasolandian parte hartzen ari diren familien artean. Horietako bakoitzak ezagutza bat partekatuko du besteekin, hala nola errezetak, abestiak, jolasak, ipuinak, eta abar.