Hilaren 6an, Junior Mailako Euskadiko txapelketa antolatu zen Hernanin. LOKEko lau kirolari izan ziren lehian eta maila ona erakutsi zuten. Esate baterako, Unai Guisadok eta Lucas Moralesek brontzezko dominarengatik borrokatu zuten, Guisadok bakarrik lortu zuen saria 60 kilo azpiko mailan.
Gorka Aristegi entrenatzaileak azaldu duenez, lehiakideen artean gaztea zen Guisado eta lau borroka" gogorri" egin behar izan zien aurre podiumeko hirugarren mailara igotzeko.
Moralesek "txapelketa bikaina" egin zuen Aristegiren hitzetan eta hirugarren postuko borrokan ere bere balioa erakutsi zuen.
Judo taldeko Ekhi De la Cruzek eta Mario Herrerok ere parte hartu zuten eta "ederki borrokatu zituzten" euren lehiak.
Kadeteak
Ez dute atsedenik izango judo taldeko kideek. Kadeteek hilaren 12an, larunbatarekin, Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute Errenterian.
LOKEko hiru kide lehiatuko dira. Junior mailan domina lortu berri duen Unai Guisado izango da horietako bat, beste biak Iker Izquierdo eta Aitor Santos dira.