ESKUALDEA

Ate irekien jardunaldia egingo du bihar Usurbilgo Lanbide Eskolak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 8a, 09:45

Aurrematrikula ekainean egin ohi badute ere, DBH zein Batxilergoa egiten ari diren ikasleak hasiak dira etorkizunean zer egin nahi duten pentsatzen, eta horregatik, ate irekien jardunaldia antolatu du Usurbilgo Lanbide Eskolak (ULE) martxoaren 9an, arratsaldez. Zentroaren webgunean izena eman behar dute parte hartu nahi dutenek. Bestalde, aurreratu du aurten praktikak egin ahalko dituztela estudianteek atzerrian, Eramus proiektuaren barruan. 

Batetik, Erdi Mailako zikloak egin ditzakete: Administrazio Kudeaketa, Instalazio Elektriko eta Automatikoak, Hozteko eta Beroa Sortzeko Instalazioak edota Mekanizazioa. Bestetik, Goi Mailakoak: Administrazioa eta Finantzak, Automatizazio eta Robotika Industriala, Fabrikazio Mekanikoko Produktuen Programazioa, Fluido Instalakuntzen eta Instalazio Termikoen Mantenua, Energia Eraginkortasuna zein Eguzki Energia Termikoa eta Energia Berriztagarriak. 

Bestalde, ULEk gogorarazi du martxan dagoela STEAM prestakuntza osagarria. Zikloez gain, ikasleek sei orduko indartze eskolak jaso ditzakete hainbat arlotan. Esate baterako, Fisika, Kimika, Gaztelania edo Robotika eta Programazioa.