Klasikoz betetako liburuaren araberako errepertorioa

Txintxarri 2022ko mar. 6a, 22:25

Musika Astearen barruko azken saioa egin dute iluntzean kultur etxean. Iñaki Salvador pianistak eta Loyola Garmendia abeslariak musikaz eta umorez betetako Real book ikuskizunaren emanaldia eskaini diete bertaratutakoei. 

Liburua zabaldu eta orria edozein dela, bertan agertzen den kanta interpretatzea erabaki dute bi musikariek. Klasikoen alde egin dute, "mundu guztiak ezagutzen dituenak", baina berehala topatu diete arazo bat: Ingelesez direla, eta biak ez dira ingelesez moldatzen. Salvadorrek berdin-berdin jo dezake pianoa, Garmendiak abestu, berriz... Primeran. Hala erakutsi du saio guztian zehar. 

Elkarri zirika aritu dira hizkuntzaren kontuarekin, baina, berehala topa egin dute eta abesti guztietan nabari zen bien arteko konplizitatea. Stevie Wonderren For once in my life eta You are the sunshine of my life, Frank Sinatraren Angel eyes abestu ondoren, orrialdea aldatu eta telesailetara jo dute, Bewitched edota Gran Torino, eta ondoren, Broadwayra, Singing in the rain ezagunak eskainiz.

Eta hala, topa, kanta eta txantxa artean, barreak eta txaloak piztu dituzte bertaratu direnengan.