Nafarroako doinuekin hasi dute Musika Astea

Txintxarri 2022ko mar. 4a, 21:44

X. Musika Astearen hiru emanadi egingo dituzte asteburuan Manuel Lekuona Kultur Etxean. Lehen saio, gaur iluntzean izan da, Manuel Turrillas konpositore nafarraren lanen moldaketarekin. Sinfonía Navarra taldeak musika, ahotsa eta irudia uztartuz osatu du bere kontzertua. 

Nafar eta euskaldun belaunaldi ugari dantzan jarri dituzte bere doinuek. Orain haiei buelta bat eman eta Sinfonía Navarrak ikuskizun berezia ondu du. Jotetatik hasi eta mambora heldu zen Manuel Turrillas konpositorea. Eta gertuko doinuetatik urrutikoenetara egin dute bidaia gaur kultur etxeko ikus-entzuleek bidaia.

Hasierako Navarra canta abestu ondoren, Luis San Martín musikologoak zenbait azalpen eman ditu Turrillasen  eta jarraian entzungo zituzten piezen gainean. Hala egin ditu tarteka, konpositorearen ibilbidea eta egindako egokitzapena azaltzeko. Gora Iruña, Aurora a San Francisco Javier eta Qué bien bailas  tradiziozkoen ondoren, tropiko aldera jo eta doinu latinoetara hurbildu dira. Baion de Bahía, Mis rosita bella, A la playa iré... Amaierako zatian, sanferminetako eta jaietako doinu ezagunak bueltatu dira: Osasunaren ereserkia, A mi tierra vasca, Riau Riau edota Alegría Sanferminera

Taldea osatzen duten 23 musikariak, Coral Olitenseko 36 laguneko abesbatzarekin batera aritu dira. Eta atzeko pantailan Nafarroako irudi adierazgarriak proiektatu dituzte, abestiari lotuta maiz. Paisaiak eta jaietakoak izan dira nagusi.

 

Erlazionatuak