Euskal Herriko Mus Federazioak antolatzen du txapelketa, urtero. Sariak ez dira nolanahikoak: final handia irabazten duen bikoteak, esaterako, 3.000 euro poltsikoratuko ditu, eta lau lagunentzako bidaia irabazi, Karibera. Informazio gehiago, federazioaren webgunean.