>center/>Okendo Zinema Taldeak, oro har, ostiral iluntzeetan antolatzen ditu zineforumak, baina martxoko lehenengoa gaur izango da, ostegunarekin, 20:30ean, kultur etxeko auditorioan: Julia De Paz Solvas zuzendariaren Ama filma emango du. Sarrerek 6 euro balio dute. Horrez gain, hilabete honetan euskal dokumentalen zikloa egingo du, ikus-entzunezkoen egileak gonbidatu, eta solasalditxoak egin. Egitaraua "oso potentea" dela nabarmendu dute taldeko kideek.