Ukrainarrak laguntzeko produktu bilketa solidarioa deitu dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko martxoaren 2a

Argazkia: Isaac Farre.

Ukrainara bidaltzeko produktuen bilketa abiatu dute Lasarte-Oriako Buggy eta Mostatxo tabernek. Aipatu taberna horien kudeatzaileak ukrainarrak dira, eta eurak arduratuko dira bilketa solidarioa zuzentzeaz, baina Kanada-Euskadi Garapen Elkarte Soziokulturalarekin lankidetzan gauzatuko dela jakinarazi dute

Honako hauek dira bilduko dituzten produktuak: 

Premiazkoak:

  • Higiene-produktuak, pixoihalak eta haurrentzako beharrezkoak diren edozein produktu. Xaboia, hortzetarako pasta eta eskuilak, konpresak.

Hotzari aurre egitekoak:

  • Barruko arropa termikoa, neguko arropa, eskularruak, galtzerdi termikoak…
  • Lo-zakuak, gorputz-berogailuak (adibidez Decathlonen saltzen dituztenak)
  • Botila termikoak, kanpin labeak, metxeroak, pospoloak…
  • Elektrizitate-sorgailuak (generadoreak), kandelak, linternak, pilak..

Elikadura produktuak:

  • Kontserba latak, barrita energetikoak, iraungitzen ez den edozein jaki.

Material osagarriak:

  • Benda esterilak, gasa esterilak, bata kirurgiko esterilak, erabili eta botatzeko eskularruak, xurgatzaile esterilak, parazetamolak, xiringak, kotoia...