Aurkaria nagusi izan zen eta Intzako pilotariek neurketako lehen minutuetan gauzak erraztu zituzten. Hotz hasi zuten partida eta pixkanaka lehiari neurri hartu zioten. Ostean, ederki moldatu ziren jokoan.
"Lehiaketa ona egin du Hernaniko bikoteak eta bagenekien zail izango zela irabaztea. Nahiz eta kadeteak bakarrik sailkatu finalera, pozik gaude kadete zein jubenilek trinketean egindako lanarekin," adierazi du Jose Felix Solano Intzako prestatzaileak.
Finalaren zain
Udaberri txapelketari dagokionez, jubenil mailako bikotea dagoeneko martxoaren 27ko finala du buruan eta aurkaria nor izango zain dago.
Alabaina, finalari aurre egin baino lehen, Haritza Diaz de Gereñuk eta Peru Urdampilletak lehen faseko azken jardunaldia jokatuko hilaren 6an, igandearekin.