Kaixo irakurle, zer moduz? Inauteriak ondo ospatu izana espero dugu. Kamerarekin hara eta hona ibili ginen arren, mozorro irudimentsu eta koloretsu guztiak ez genituen ikusi, eta horiek erakusteko aukera eman nahi dizugu, antolatu dugun argazki lehiaketaren bidez. Irudiak bidaltzea oso erraza da: formulario hau bete besterik ez duzu. Parte hartzeko azken eguna bihar da, martxoak 2, asteazkena. Ondoren, 3tik 9ra, bozkatzeko epea zabalduko dugu. Epaimahaiak aukeratzen dituen bi argazkien egileek 50 euroko bi bonu irabaziko dituzte, Goxogi edo Ore Ama okindegietan erabiltzeko, eta bozkatuenak, Errigora produktuen otar bat. Animatu eta parte hartu!