Jaso du saria

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ots. 28a, 16:30

Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ateratzea saritu ohi dute eskualdeko udaletako Euskara zerbitzuek urtero. 2021ean hautu hori egin zutenen artean hainbat sari zozkatu dituzte Andoainen, eta jakinarazi saridunak nortzuk diren. Lasarte-Oriakoa Irati Martijak irabazi du eta gaur jaso du; azterketa teorikoan gastatutako dirua itzuliko zaio, zehazki, 290,40 €. Euskara Zerbitzuko batzordeburu Jon Antxordokiren eskutik jaso du saria; pozik agertu da herritarra. 

Pandemiaz geroztiz, autoeskoletan izena ematen dutenen kopuruak behera egin du, eta egitasmo honetan ere eragina izan du. Hauxe izan da azken hamar urteotako bilakaera:

 

2011

2012

2013

   2014

2015

2016

2017

2018

2019

2020

2021

Buruntzaldea

60

112

    135

140

113

96

103

110

124

87

78

Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ikastea eta azterketa euskaraz egitea bultzatu asmoz Buruntzaldeko sei udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) 2009. urtean egitasmo bateratua jarri zuten abian eskualdeko autoeskolekin lankidetzan. Egitasmo honen bidez, Buruntzaldeko herritarrei, batez ere gazteei, gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz  ateratzeko aukera dutela jakinarazten zaie, eta pizgarri moduan, aipaturiko azterketa gainditzen duten Buruntzaldeko pertsonen artean gehienez 400 euroko sariak zozkatzen dira herri bakoitzean dagoen autoeskola kopurua aintzat hartuta.

Saria ematearekin batera amaitu da 2021eko kanpaina, eta 2022ekoa martxan jarri . Maiatzean, bultzada berezi bat emango zaio eta aurten 18 urte beteko duten lasarteoriatar guztiei gutun bat bidaliko die Udalak, gidabaimena euskaraz ateratzeak dituen abantailen berri emanez eta hala egitera animatuz.