Ostadar Ipar Martxako kideek Listorreta parke inguruan ibilaldi ederra egin dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 28a

Ostadar Ipar Martxako kideak, Malbazarreko lepoan. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Ostadar Ipar Martxa taldeko kideek otsaileko irteera egin zuten hilaren 26an, larunbata. Errenteriako Listorreta parkeko inguruetatik ibilbide zirkularra egin zuten. Besteak beste, Aizpitarte kobazuloa, Pertsebelgo gaina, Aldura mendia eta Malbazarreko lepoa igaro zituzten. Eguraldia lagun, Kantauri itsasoko eta inguruko ikuspegi ederra izan zuten mendi gainetatik. Arduradunek jakitera eman dutenez, kide berriak dituzte taldean eta horien artean, Retinosis Gipuzkoako Bidesare elkarteko kideak daude.