Euskal Inauterien txanda izan da gaur. Ttakun Kultur Elkarteak eta udalak antolatuta, txantxoek erdiguneko kaleak hartu dituzte. Xumela, Plaza Dantza eta Ttirriki Ttarrakako lagunek girotu dute igande goiza. Osteguneko tailerrean egindako jantziak eraman dituzte batzuek.