Sarietako bi osatuko dugun adituen epaimahaiak erabakiko ditu: euren iritziz onenak diren bi argazkiek 50 euroko bonu bana irabaziko dute, Goxogi zein Ore Ama okindegietan erabiltzeko. Bestalde, gure irakurleek gehien bozkatzen duten irudiaren egileak Errigorako produktuez betetako otar eder bat eramango du etxera. Animatu eta parte hartu!
Esan bezala, otsailaren 25etik martxoaren 2ra artekoa izango da parte hartzeko epea, eta bozkatzekoa, aldiz, 3tik 9ra, bi egunak barne www.txintxarri.eus webgunean. Ohar garrantzitsua: gailu bakoitzetik bozka bakarra eman ahalko du irakurle bakoitzak.
Argazki originalak
Partaide bakoitzak argazki bat aurkeztu beharko du lehiaketara, eta originala izan beharko du, alegia, norberak ateratakoa. Horizontala edo bertikala izan daiteke, koloretan edo zuri-beltzean, indibiduala edo taldean ateratakoa.