Aste honetako gomendioa: 'No somos nada'
Euskal Herriko punk talde historiko bati buruzko dokumentala proiektatuko du Okendo Zinema Taldeak otsailaren 25ean: No somos nada izena du, La Polla Records-en abesti ezagunenetako batek bezala. Evaristo Paramos abeslariaren lekukotzatik abiatuta, eta taldeak urtez urte eman zituen kontzertuetako irudiekin jantzita, milaka pertsonarentzat erreferente bilakatu ziren horien ibilbidea errepasatu du Javier Corcuerak.
La Polla Recordsek iragarri du azken bira bat egingo duela, eszenatokiak behin betiko utzi aurretik. Hori ardatz hartuta, punk talde horren historia kontatzen du dokumentalak: lau hamarkada, 100 minututan.
Fitxa teknikoa
Zuzendaria: Javier Corcuera. Gidoia: Javier Corcuera, Manuel Viqueira. Argazkia: Mariano Agudo. Ekoizleak: Tamboura Films, La Mula Producciones, Intermedia Producciones, Instituto del Cine de Madrid, Altahabana Films, Quechua Films, La Cara A. Herrialdea: Espainia (2021). Iraupena: 100 minutu. Generoa: Dokumentala, musika. Aktoreak: Evaristo Paramos.
Eskualdeko kartelera
Andoain, Bastero
- Otsailak 26, larunbata: Uncharted, 17:00etan.
- Otsailak 27, igandea: Belfast, 19:30etan eta 22:00etan.
- Otsailak 28, astelehena: Belfast, 19:30ean eta 22:00etan.
Lasarte-Oria, Manuel Lekuona
- Otsailak 25, ostirala: No somos nada, 20:30ean.
- Otsailak 27, igandea: Spider-Man: No Way Home. 17:00etako pasea, haurrentzat, eta 19:30ekoa, helduentzat.
Usurbil, Cinesa
| Filma | Egunak | Orduak |
| Uncharted | Otsailak 25, 26 eta 27 | 12:05, 16:30, 18:15, 19:20, 21:15 eta 22:10 |
| Death On The Nile | Otsailak 25, 26 eta 27 | 12:15, 16:05, 19:05, 22:05 |
| Marry me | Otsailak 25, 26 eta 27 | 21:45 |
| Competencia oficial | Otsailak 25, 26 eta 27 | 16:05, 19:00, 21:50. |
| Superwho? | Otsailak 25, 26 eta 27 | 11:55, 18:40, 20:50 |
| Sing 2 | Otsailak 25, 26 eta 27 | 15:50, 18:10 |
| La abuela | Otsailak 25, 26 eta 27 | 22:15 |
| King Richard | Otsailak 25, 26 eta 27 | 20:55 |