Ikastetxeak mozorrotuko dira gaur

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ots. 25a, 07:45
Garaikoetxea-Landaberrin Euskal Inauteriak ospatuko dituzte, ohi bezala.

Lasarte-Oriako ikastetxeek gaurko egunean zehar ospatuko dituzte Inauteriak. Emanaldi nagusiak arratsaldean egingo dituzte: 15:00etan hasiko dira Sasoeta LHn, 15:10ean Landaberri LHn, 15:15ean Sasoeta-Zumaburun eta 15:20ean Garaikoetxea-Landaberrin. Argazkiak eta bideoak arratsaldean ikusi ahalko dituzue TXINTXARRI-ren atari digitalean.