Kontzertu bufoak egin die ongietorria Inauteriei

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ots. 25a, 08:00

Iritsi dira Inauteriak Lasarte-Oriara. Udal Musika Eskolako ikasleak arduratu dira ospakizun giroari ongietorria egiteaz: kontzertu bufoa egin zuten bart iluntzean, kultur etxeko auditorioan. Mozorro koloretsuak soinean, azken hilabeteetan ikasitako piezak partekatu zituzten ikus-entzuleekin, eta merezitako txalo zaparradak jaso zituzten ordainetan.