Egitarauari buruzko zertzelada batzuk eman dituzte antolatzaileek: talde bakoitzak koreografia eta abesti bana taularatuko ditu; iaz Trukelandian parte hartu zutenetako batzuek haien esperientzia kontatuko dute; eta Porrotx pailazoak dinamizatuko du ekitaldia.
Izenak berak adierazten duenez, trukean oinarritutako jarduera da TrukeLandia. Hilabetean behin, modu autonomoan hiru familia elkartu, eta bakoitzak ezagutza bat partekatuko du besteekin. Elkar irakatsiko duten hori askotarikoa izan daiteke: errezeta, esperimentua, abesti jolasa, ipuina, eta abar.
Bertaratzeko, gonbidapenak
Ekimenerako gonbidapenak aisia@ttakun.eus edo 695785392 whatsapp zenbakian eskatu behar dituzte, eta Ttakun KEren bulegoan jaso 12:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik17:00etara. Soberan geratutakoak egunean bertan eskuratu ahalko dira.