Andaluzia Eguna ospatzeko egitaraua aurkeztu du Semblante Andaluz elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 23a

2022ko Andaluziaren Eguna ospatuko du Semblante Andaluz elkarteak. Iganderako antolatu ditu ekitaldi gehienak, hilaren 27rako: meza, Semblante Rociero koruaren kontzertutxoa, bazkaria eta flamenko emanaldia. Hilaren 28an, egun handian, berriz, ohorezko ardoarekin egingo dute topa elkarteko kideek, eta zuzendaritza talde berriak agintaldia bukatu duenaren lekukoa hartuko du.

Hauxe da egitaraua:

Otsailak 27, igandea

  • 11:00etan, meza Arantzazuko Ama parrokian. Semblante Rociero koruak emanalditxoa egingo du.
  • 14:30ean, bazkideen arteko bazkaria Semblante Andaluzen egoitzan, Atsobakar auzoan.
  • 17:30ean, Katak taldearen flamenko emanaldia, egoitzan bertan.

Otsailak 28, astelehena, Andaluziaren Eguna

  • 20:00etan, ohorezko ardoa Semblante Andaluzen egoitzan, udal ordezkariekin batera. Zuzendaritza batzorde berriak agintaldia bukatu duenaren lekukoa hartuko du.