Txantxo jantzien tailerrean izena emateko azken eguna da gaur

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 23a

Ttakun Kultur Elkarteak igande honetan ospatuko ditu Euskal Inauteriak, eta motorrak berotze aldera, txantxo jantzien tailerra egingo du bihar arratsaldean, 17:30ean, Mirentxun. Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean antolatu du jarduera hau, eta baita igandeko kalejira ere. Izena eman nahi dutenek kultura@ttakun.eus helbide elektronikora idatzi edo 695 78 53 89 telefono zenbakira hots egin behar dute.

Antolatzaileek ohartarazi dute beharrezkoa izango dela saiora lastozko txanoak eta etxeko oihal zaharrak eramatea. Bestalde, esan bezala, igandean egingo dute kalejira, 11:30ean hasita, Sagardotegi kaletik. Ibilbidea, hauxe: Sagardotegi kalea, Juan XXIII plaza, Isla plaza eta Elizatze plaza.