Irungo Maratoi erdia eta 10 kilometrotako proban hainbat herritarrek parte hartu zuten. Proba motzean,gainera, Raul Gomez Margallo podiumera igo zen.
Hirugarren igaro zuen helmuga herritarrak (33.40); Unai Arroyo garaileak, berriz, probako errekorra egin zuen, 30.34.
Apuko igoeran eta Lezo-Jaizkibel mendi-lasterketan ere izan ziren herritarrak zein herriko Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteko kideak.
Lezo-Jaizkibel mendi lasterketan hamalau kilometroko lasterketa egin zuten parte-hartzaileek. Herritarren artean, Jon Huici izan zen helmugara iristen lehena (1.16.06).
Zaramillon (Bizkaia) antolatu zen Apuko igoeran LOTMEko bost kidek 23,2 kilometro eta 1.200 metro baino gehiagoko desnibel positiboko ibilbidea egin zuten. Guztien artean azkarrena Ritxard Marcos izan zen, 2.15.54.

