Kontzertu bufoa emango dute Udal Musika Eskolako ikasleek ostegun honetan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 22a

Ikasturteko emanaldi berezienetako bat egingo dute Udal Musika Eskolako ikasleek ostegun honetan, inauterien aurrekari gisa: kontzertu bufoa. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da eta sarrera doakoa dela zehaztu dute antolatzaileek.