ESKUALDEA

Urbil merkatalguneak erakusketa koloretsua prestatu du, inauteriak ospatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ots. 22a, 09:00

Argazkia: Urbil merkatalgunea.

Eureka Dance Studio konpainiaren jantziak jarri ditu ikusgai Urbil merkatalguneak, martxoaren 6ra arte, inauteriak ospatzeko asmoz. "Konpainiak azken urteetan erabili izan duen arropa erakutsi nahi dugu, Donostiako sari nagusia irabazteko erabili izan dutena, hain zuzen": Gainera, taldea saltokira etorriko da larunbat honetan, otsailak 26, eta aurtengo inauterietarako prestatu duen koreografia egingo du.

Merkatalguneko arduradunek zehaztu dutenez, Eureka Dance Studiok 21 urte daramatza inauterietan parte hartzen, eta denbora horretan Donostiako zazpi sari nagusi irabazi ditu. Bezero guztiak gonbidatu ditu erakusketara zein larunbateko emanaldira bertaratzera.