Koronabirusak nabarmen eragin du herriko elkarte gehienen jarduna, eta baita Semblante Andaluzena ere. 2020ko martxotik hona ekitaldi gutxi batzuk besterik ezin izan dituzte egin, baina badirudi apurka-apurka hasi direla martxa hartzen, gaur iragarri baitute Andaluziaren egun handia, otsailaren 28a, ospatu egingo dutela.
Atsobakar auzoko egoitzan bazkaria egingo dute igandean, 14:30etik aurrera. Menu goxo bat jateaz gain, Andaluziako ereserkia eta beste kanta batzuk abestuko dituzte, giro ederrean. Hurrengo egunean, hilaren 28an, ohorezko ardoarekin egingo dute topa, 20:00etan, elkartean bertan. Ohi bezala, udal ordezkariak gonbidatuko dituzte, eta zuzendaritza talde berria aurkeztuko dute: Juan Navarro izendatu dute lehendakari, eta Jose Mari Melladoren lekukoa hartuko du.