Esan bezala, Ertzaintzak 07:00ak aldera jaso zuen abisua: emakume bat Oria ibaian zegoen, zuhaitz batera igota ur korronteak eraman ez zezan, eta ezin zuen bere kasa atera bertatik. Agenteak hara bertaratu, eta suhiltzaileei deitu zieten, emakumea bertatik atera zezaten. Egin zutenean, manta bat eman zioten gehiago hoztu ez zedin, eta Donostiako ospitalera eraman.
Bizilagun batek egunkari horri adierazi zionez, Ola kalean "liskarrak" izan ziren igande goizaldean. Ertzainek gizon bat atxilotu zuten, eta Oria ibaian ezkutatu nahi izan zuen emakumea atzematen ere saiatu ziren. "Antza denez, herrian lapurtzen ibili ziren, eta polizia agenteengandik ihes egin nahian zebiltzan".