Bilboko San Francisco kalean bizi da Rosa 1970eko hamarkadan. 9 urte betetzean, biolin bat oparituko dio amak eta egun horretan bertan Lizt konpositorea ezagutuko du, aspaldi hilik badago ere. Biolinista ospetsua izatea du amets eta konpositore handiekin hitz egiteko gaitasuna du. Hamarkada batzuk geroago, Rosak ama bisitatuko du zahar etxean. Harengana joko du gogoratzen ez dituen oroitzapenak argitzeko beharra duelako. Protagonista bi aktorek antzezten dute, heldua eta haurra, biak, ordea, elkarren ondoan daude maiz eszenarioan, banatutako pertsonaia baita.
Eszenaz eszena, denboran jauzi egiten du kontaketak, auzoan bizitakoa eta amari egindako bisiten artean. Iragana gogoratzeko ahaleginean eta ama-alaben arteko harremanean garrantzia berezia du Tararak. Prostituzioan eta gaueko ikuskizunean aritzen da, eta haurtzaroan ezagutuko du Rosak, auzoan. Tarara gizon jaiotako emakumea da, Yasmine izena eman diona bere buruari eta inguruan duena ulertzen lagunduko dio protagonistari.
Josi Alvaradok idatzi eta Arantxa Iturbek euskaratu du antzezlanak haurrei egindako abusuak, tratu txarrak, desberdintasuna eta barkamena lantzen ditu.